Lidergoa nazioartean

5 kontinenteetan, bezeroarengatik hurbil egoteko

Lidergoa nazioartean

Munduko liderrak segurtasun-arloan lortutako bikaintasuna eta euskarri aurreratua bati esker

Sektoreko marka handiek ORKLIren produktuetan konfiantza dute, funtsezko lau arrazoi hauengatik:

  • Berritzeko gaitasuna
  • Fabrikazio aurreratuko abangoardiako teknologia
  • Zerbitzu bikaina eta hurbila
  • Soluzio sendoak, pertsonalizatuak eta seguruak

Gure bezeroen taldeko kideak gara. Guregan konfiantza dute beren etxetresna elektrikoen kalitatea bermatzen duten termopareen eta multzo magnetikoen diseinu, garapen eta fabrikaziorako. Gure laborategietan frogak eta ikerketak egiten ditugu, produktuak hobetu eta segurtasun-bikaintasuna eskuratzeko soluzioak garatzeko.

Mapa

Teknologia aurreratua eta hurbiltasuna, liderra den zerbitzurako

Soluzio berritzaileak garatzeko ahalmena baliatuta, munduko liderrak bilakatu gara. Aparteko zerbitzu aitzindaria eskaintzen dugu, teknologia aurreratua eta bezero bakoitzarekiko hurbiltasuna biltzen dituena.

Merkatu bakoitza ondo ezagutzen dugu. Izan ere, ekoizpen-plantak ditugu Europa, Txina eta Brasilen eta delegazioak mundu osoan zehar. Modu horretan, zerbitzu lokal pertsonalizatua eskain dezakegu. Bezeroa dagoen tokian, han gaude gu.

Giza-harreman pertsonal hori teknologia aurreratuarekin konbinatzen dugu. Orklik garatutako E-KANBAN sistemari esker, gure bezeroen hornidura-katea optimizatzen dugu, haiek inbertsiorik egin gabe. Logistika zerbitzu adimenduna, sektorearen abangoardian kokatzeko 

Fabrika

Gas-segurtasuneko erreferentea munduan

Merkatuko liderrak bilakatu arren, hobetzen jarraitzeko gogo bizia dugu. Horrenbestez, gure soluzioak garatzen, frogatzen eta ikertzen jarraitzen dugu, etorkizunari aurrea hartzeko. Prozesu zeharo zorrotza da hori, zehaztasun handiz burutzen duguna eta munduan erreferente bihurtu gaituena. Sektorean dugun esperientzia zabala dela eta, gas-segurtasunari buruzko nazioarteko estandarrak ezartzen dituzten foro arauemaileetan parte hartzen dugu.

Partnerren, Unibertsitateen eta Teknologia-zentroen ondoan, berritzen jarraitzeko

Mundu osoko Unibertsitate, Teknologia-zentro eta Partner-ekin lankidetzan aritzen gara soluzio berritzaileak garatzen jarraitzeko. 

Bulegoak
Gure helburua da eskaintzen dugun soluzio bakoitzean bikaintasuna lortzea eta gure bezeroei liderrak bilakatzeko eta euren enpresak sektorearen abangoardian kokatzeko zerbitzu liderra ematea
Gure hobetzeko grina, berritzeko gaitasuna, teknologia aurreratua eta bezero bakoitzarekiko konpromisoari esker, bermatutako erantzun integrala eta bizkorra eman ahal diogu eskari orori