Misioa eta Balioak: Onenak izaten jarraitzeko konprometituta
Misioa
Gure bezeroetako bakoitzak produktuaren azken erabiltzaileen ongizatea, segurtasuna eta asebetetzea bilatzen du. Merkatuko liderrak izatea nahi dute. Hortaz, gure funtsezko ardatza da soluzio eraginkorrak, berritzaileak eta pertsonalizatuak eskaintzea, bezero bakoitza bere sektorearen erreferente bihurtzeko
- Eraginkortasun handiko soluzioak:
Bezero bakoitzak beharrak ezberdinak ditu. Horrez gain, behar horiek merkatu desberdinetara bideratu behar dira. Horregatik, soluzio pertsonalizatuak eskaintzen dizkiegu. Hala ere, horiek guztiek ezaugarri komuna dute. Izan ere, bezero bakoitzarentzako soluziorik eraginkorrena bilatzen dugu, energia gehiago aurreztu eta kostuak murriztu ditzaten. - Azken bezeroaren ongizatea:
Gure bezero bakoitzaren helburua betetzeko lan egiten dugu, bere sektorean munduko erreferente bilakatu dadin. Horregatik, pertsonen erosotasuna, bizi-kalitatea eta segurtasuna hobetzera bideratutako zerbitzuak eskaintzen ditugu. - Printzipio kooperatiboak:
Pertsonak dira Orkliren funtsa. Kooperazioa eta konpromisoa bezalako balioak gure zerizanaren parte dira. Lankide eta bezero bakoitzarekin konpromisoa. - Gure enpresa-proiektuaren iraunkortasuna:
Orkli enpresako langile guztiek bultzatzen duten proiektua da, eta bere helburu bakarra da bazkide-enpresa proiektu iraunkorra izatea, hau da, betirako Orkli bat izatea.
Gure balio bihurtu ditugu lanean bikaintasuna lortzeko konpromisoa, elkarlana eta hobetzeko grina bezalako kontzeptuak
Balioak
Gureak egin ditugu konpromisoa eta elkarlana bezalako balioak, bai eta hobetzeko grina ere. Ondo dakigu gure funtsezko xedea bezeroa asetzea dela; horregatik, bezeroa izango da beti gutako bakoitzaren lehentasuna.
Orkliko langile ororen lehentasuna bezeroa asebetetzea da beti