Zerbitzuak

Liderraren esperientzia eta bermea zure zerbitzura

Berezko teknologia eta fabrikazioa

Berrikuntza eta teknologia aurreratua bezeroaren zerbitzura

Berrikuntza da Orkliren funtsa. Aitzindariak gara material berrien erabileran eta soluzio aurreratuen garapenean, hiru faktoreei esker

  • Berezko I+G laborategiak ditugu
  • Fabrikazio prozesu automatizatua
  • Esperientzia eta bezeroarengandik hurbil egotea

Berrikuntza gure laborategietan hasten da

Gure ingeniari talde bikainaren eskutik, Orkliren teknologia aurreratuaz hornitutako laborategietan OKSOL bezalako proiektu berritzaileak jaio dira. Munduan apartekoa den eguzki-sistema behartu bat, autonomoa eta konpaktua,
funtzionatzeko elektrizitaterik behar ez duena.

Horrez gain, gure laborategien etengabeko ikerketari esker, material berriekin beste produktu batzuk garatzea lortu dugu, zoru erradiatzaileak isolatzeko panelen diseinu berritzaile bat eskainiz. Soluzio hauek gure bezeroei laguntzen diete konpetentziari aurrea hartzen.

Eta % 100eko kalitatea bermatzeko, gure laborategiek egoera errealak birsortzen dituzte, fabrikatzen dugun OKSOL plaka bakoitzaren erresistentzia eta eraginkortasuna probatzeko. Modu horretan, bezeroak erroreak saihestu eta kostuak aurrezten ditu.

Laborategia

Berehalakotasuna eta eraginkortasuna eskaintzeko 4.0 fabrikazio-prozesua

Orklin, 4.0 Industriaren kontzeptua benetakoa da. Gure ekoizpen-plantak automatizatuta eta robotizatuta daude eta, sistema adimendun baten bitartez, akatsak hauteman eta zuzendu ditzakegu produkzioa gelditu gabe. Produktu batek akatsen bat badu, sistemak automatikoki baztertzen du eta lanean jarraitzen du.

Horrela, kalitatea hobetu, produkzio-ahalmena areagotu eta entregatzeko denbora murriztu egiten da.

Frabrikatze prozesua

Zerbitzuan ere teknologia aurreratua

Berrikuntza ez da gure instalazioetan bukatzen. Izan ere, 4.0 industria gure bezeroen biltegiraino eramaten dugu. Orklik garatutako EKANBA sistema aurreratuari esker, bezeroaren biltegia automatizatu egiten dugu, hark instalazio handirik egin behar gabe.

Horrenbestez, RFID teknologia aplikatuz, denbora errealean ezagutzen dugu bezeroaren stocka, bai eta produktuaren irteera-bolumenak eta -maiztasuna ere. Materiala biltegitik atera bezain laster, ordezko produktuak bidean izango dira.

Logistika-sistema adimendun honek zure biltegian izan beharreko stocka % 50 murriztu, produkzioa handitu eta giza-akatsen ondoriozko gainkostuak saihestuko ditu.

Orklik urrats bat urrunago eramaten du berrikuntza. Izan ere, berritzeko gaitasuna, teknologia aurreratua eta gure diziplina anitzeko taldeari esker, etorkizunari aurrea har diezaiokegu