Aireztapena
Beroa berreskuratzen duen fluxu bikoitzeko aireztapena
%98 arteko errendimendu handia eta passive house egiaztagiriarekin
Orklik Beroa Berreskuratzen duen Aireztapen Sistema eskaintzen du etxebizitza pribatuentzat, bakarkakoak nahiz kolektiboak (etxebizitza aireztapena). Sistema hori aireztapen soluzioetan aditua den Dantherm enpresa danimarkarrak fabrikatzen du.
Modeloak
HCC 2
- %95 arteko efizientzia termikoa (Hcc 2 PLA)
- %95 arteko efizientzia termikoa eta %77ko hezetasun berreskurapena (HCC 2e1)
- Plastikozko fluxuz kontrako bero trukagailua (HCC 2e1 entalpiaduna)
- Instalatzeko behar den altuera: < 30 cm
- PHI egiaztagiria
- Eraikingintza kudeaketa sistematan txertatzeko aukera (BMS)
- Unitatearen konfigurazio aldakorra, bi alboetan instala daitezkeen konexioekin eta zoruan eta horman instalatzeko aukerarekin
- Eskariaren kontrola HR sentsore integratuarekin
- Energia-kontsumo txikiko EC haizagailuak
- By-pass bidezko hozte automatikoa
- Bero-trukagailuko izararen aurkako babesa
- Funtzionamendu isila
- Iragazkia aldatzeko erraztasuna
- Asteko programazioa
- Tximinia modua
- Kontrol-aukera sorta zabala, Dantherm aplikazioa barne
HCV 300-400-500-700
- %86 arteko efizientzia termikoa (HCV 300-500-700)
- %96 arteko efizientzia termikoa (HCV 400P1)
- %95 arteko efizientzia termikoa eta %77ko hezetasun berreskurapena (HCV 400E1)
- Aluminiozko fluxuz kontrako bero trukagailua (HCV 300-500-700)
- Plastikozko fluxuz kontrako bero trukagailua (entalpiaduna edo entalpia gabea) (HCV 400)
- HCV 400 unitatea 600 mm-ko sukaldeko armairu batean instalatu daiteke
- Efifikazioak kudeatzeko sistemetan (BMS) integratzeko aukera
- Unitatearen konfigurazio aldakorra, bi alboetan instala daitezkeen konexioekin
- Eskariaren kontrola HR sentsore integratuarekin
- Energia-kontsumo txikiko EC haizagailuak
- By-pass bidezko hozte automatikoa
- Bero-trukagailuko izararen aurkako babesa
- Funtzionamendu isila
- Iragazkia aldatzeko erraztasuna
- Asteko programazioa
- Tximinia modua
- Kontrol-aukera sorta zabala, Dantherm aplikazioa barne
Aukerako osagarri garrantzitsuenak
Arestian aipatutako serieko prestazioez gain, adibidez by-pass bidezko hozketa automatikoa, ekipamenduek badituzte aukeran hainbat osagarri, behar klimatikoen eta etxebizitzaren arabera nabarmen hobetu ditzaketenak berez bikainak dituen prestazioak.
Kanpoko aurre berokuntza elektrikorako bateria, 900 W-koa
Berokuntza elektrikoko bateriak saihestu egiten du bero trukagailuan izotza sortzea tenperaturak txikiak direnean. Berokuntza bateria airea irteteko hodian instalatzen da eta HCC 2 kontrolatzaile batera konektatzen da, horrek bero kanporatzea doitzen du bi helburu bermatzeko: bata, bero trukagailuan ez dadila izotzik sortu eta, bestea, energia kontsumoa ahalik eta txikiena izan dadin.
Airearen kalitatea neurtzeko VOC sentsorea
HCC 2 unitatean airearen kalitatea neurtzeko VOC sentsore bat jar daiteke. Sentsore horrek etengabe ikuskatuko du airean dagoen gas organiko naturalen eta artifizialen kopurua. Atzemandako igorpen adibideak:
- Igorpen naturalak; eraikuntzako materialen formaldehidoa, esaterako.
- Lurruneztagailuetatik datozen igorpen kimikoak; lakak eta lurrinak, esaterako.
- Barneko kutsadura; tabakoaren keak edo inprimagailu laserrek sortutakoa, esaterako.
- Su harberak ez diren substantzien igorpenak moketan, pinturan edo altzarietan.
VOC sentsorea Eskari (Demanda) moduan erabiltzeak aireztapen maila zuzenaz gozatzea ahalbidetzen du, ahal den elektrizitate kontsumo txikienarekin. Haririk gabeko urrutiko kontrol bat konektatzen bada, VOC maila hiru mailatako ikonoaren itxurarekin agertuko da pantailan.
sauter hsc 120 F001 higrostatoa
Hezetasun maila handiko geletan airea aldatzeko abiadura handiagoa behar bada, higrostatoa kontrol osagarrira konektatuko da.
co2 sentsorea
Gela jakin bateko CO2 mailaren araberakoa denean aire aldaketaren kontrola, CO2 sentsorea kontrol osagarrira konektatzen da.
Kontrolerako aukera gehigarriak
HCV unitateek kontrol panel bat dute txertatuta, baita airearen kalitateak kontrolatutako funtzionamendua eta serieko hezetasun sentsore txertatu bat ere. HCC 2 etxebizitzak aireztatzeko unitatea horma instalazioetarako dago diseinatuta, eta, horregatik, oinarrizko unitateak ez darama txertatuta kontrol panela.
Kontrol panelak ondoko hiru modu hauen artean aukeratzea ahalbidetzen dio erabiltzaileari: eskuzkoa, eskariaren araberakoa edo aste osorako programa. Erabiltzaileak beste honako hauek ere aukera ditzake: eskuzko by-passa edo automatikoa, tximinia modua aktibatzea, alarmen eta iragazkien egoera egiaztatzea, etab. Txertatutako kontrol panelaz gain, beste honako kontrol aukera gehigarri hauek ere eskaintzen dira:
Hrc 3 haririk gabeko urrutiko kontrola
- Eskariaren arabera kontrolatutako funtzionamendua
- Eskuzko funtzionamendua
- Aste osorako programazioaren bidezko funtzionamendua
- Ez egote modua
- Gaueko modua
- Eskuzko by-passa
- Tximinia modua
- Konfigurazio menua
HCP 10 kable bidezko kontrol panela
- Eskariaren arabera kontrolatutako funtzionamendua
- Eskuzko funtzionamendua
- Aste osorako programazioaren bidezko funtzionamendua
- Eskuzko by-pass bidezko hoztea
- Uda moduko hoztea
- Tximinia modua
- Alarmak
Onurak. Zergatik aireztapen sistema mekanikoa?
Etxebizitza modernoek oso itxiak izateko joera dute, eta, horregatik, egunero aireztatu behar dira. Bestelakoan, hautsaren akaroak eta lizuna azkar ugaritu daitezke eta aire kaltegarria sortu. Etxebizitzak aireztatzeko unitate hauek zure eskura jartzen dute eskariaren arabera kontrolatutako beroa berreskuratzeko aireztapen sistema bat. Sistema horrek aire fresko eta garbia hornitzen dio zure etxebizitzari, aire kutsatua eta sukaldeak, arropak garbitzeko guneak eta bainugelak sortzen duten nahi gabeko hezetasuna kanpora ateratzeaz gain.
Aireztatzeko ekipamendu hauek honako hauetan lagunduko dizute: barne atmosfera atsegina eta osasuntsua sortzen eta energia kontsumoa murrizten, aire kutsatua ateratzean sortutako beroa berreskuratzeari esker, beroa hornitutako aire freskoarekin nahasten baita. Orklik etxebizitza familiabakarrentzako, etxebizitza sozialentzako eta apartamentu partikularren blokeentzako aireztapen soluzio aproposak eskaintzen dizkizu, bai etxebizitzak berritzeko proiektuetarako eta baita eraikitze lan berrietarako ere. Aireztapen mekanikoko sistemak gela hezeetatik (sukaldea, bainugela, komuna…) airearen hezetasuna ateratzen du, eta gela lehorretara (egongela, saloia eta logelak) hornitzen du aire freskoa. Aireztapenak orekatua izan behar du, eta, horrela, kanpora ateratzen duen aire kopuru berdina gehitu behar du. Eraikuntza berrietan eta berritzeko proiektu handietan, komeni da aireztapen mekanikoa bero berreskurapenarekin erabiltzea, ateratako airearen beroa etxebizitza barrura sartzen den airea berotzeko erabiliz.
Aireztapen mekanikoko sistema bat ez da aire girotuko sistema bat, baina erabili daiteke etxebizitza barneko tenperatura jaisteko, by-pass funtzio baten bitartez, kanpoko aire freskoagoa etxebizitzan sartzen baita etxebizitza freskatzeko, aurrez iragazita. Horrek garrantzia berezia du udan eta, horrela, gauez kanpoko tenperatura barnekoa baino txikiagoa denean, airea barnera sartzen da, bero trukagailutik pasa gabe, eta zuzenean etxebizitza barrura botatzen du kanpoko aire freskoa, aurrez iragazita dagoena. Baldintza horietan, by-pass automatikoko funtzioa aktibatuta dago eta hozte efektua eragingo du logela guztietan. Neguan beroa berreskuratzeari esker eta udan “free cooling” erako by-pass sistemaren bitartez, murriztu egiten da etxebizitzek behar duten energia kopurua.