Termopareak

Etengabeko inbertsioa ahalik eta kalitaterik eta produktibitaterik handiena lortzeko

Termopareak

Teknologia aurreratua, soluzioak pertsonalizatu eta segurtasun-arloan bikaintasuna lortzeko

Soluzio berritzaileak garatzeko laborategia eta teknologia aurreratua konbinatuz, Orkliren termopareak bikaintasunera hurbildu dira, segurtasunari dagokionez.

FGas Security fabrica

Segurtasuna da Orkliren funtsa

Teknologia aurreratua landu eta I+G laborategietan frogatzen dugu bezeroen itxaropenak gainditzeko, segurtasun arloan.

Era berean, Orkliren termopareek erabiltzaileen erosotasuna areagotzen dute, gas-sukaldeak piztean ia erabateko berehalakotasuna lortzen baitute.

Emaitza bakoitza, erabat pertsonalizatuta

Bezero bakoitzak behar duen termopare zehatza Orklik garatzen du. Gure teknikari-talde espezializatuek I+G laborategietan produktuak aztertu eta frogatzen dituzte, zure itxaropenak gainditu arte. 

Ikerketak Termopareak

Segurtasun bermerik handiena eskaintzen duen konbinazioa

Termopareak eta Orkliren multzo magnetikoak konbinatuz, sistemaren bateragarritasun mailarik altuena eta aplikazioa behar bezala funtzionatzea lortzen dugu, bere iraunkortasuna handituz eta errendimendu ona bermatuz.

Fabrikazio lerroa Gas security

Berrikuntza ergonomia, sendotasuna eta muntatzeko erraztasuna areagotzeko

Orkli termopareak epe luzean konexio elektrikoa bermatzeko diseinatuta daude, kontrako baldintzak badaude ere.

Soluzio sendoak dira, bezeroaren produkzio-lerroan muntaketa errazteko formatuarekin eta produktuaren balio-bizitza osoan zehar funtzionamendu eraginkorra bermatzen dutenak.

Mundu mailako gas-sukaldeen fabrikatzaile handiek gehien aukeratzen duten marka gara eta presentzia dugu bost kontinenteetan.

Gertakari horrek erakusten du soluzio integralak sortu eta garatzeko gaitasuna dugula eta gure bezeroei laguntzen diegula produktu berritzaile, eraginkor eta errentagarriak merkaturatzen,beren sektorearen abangoardian lekua hartuz.

I+G laborategi bat, gas-segurtasunaren arloan bikaintasunera hurbiltzen diren soluzioak aztertu, garatu eta frogatzeko