Zerbitzuak

Prozesu osoan bezeroaren beharretara egokitzen gara

Zerbitzuak

Teknologia aurreratua zerbitzu aitzindaria eskaintzeko

Munduko liderrak gara, produktuak fabrikatu baino askoz gehiago egiten dugulako Teknologia berritzailea duen zerbitzu aurreratuaz gain, tratu hurbila eskaintzen diogu bezero orori.

I+G laborategiak bikaintasuna lortzeko

Aitzindariak diren I+G laborategiak ditugu; bertan, Orkliko talde espezializatuek etorkizunera hurbiltzen gaituzten soluzio berritzaileak garatzen dituzte.

Kalitatezko talde magnetikoen kontrola

Lan horretan, bezeroa da lehentasuna. Horrenbestez, berarekin dugun konpromisoa eta gure hobetzeko gogoak baliatuta, bezero bakoitza bere lehiakideen aurretik kokatzeko soluzioa fabrikatzeko gai gara. 

Garatzen ditugun produktuak errealitatea simulatzen duten agertokietan frogatzen ditugu, egoera ezberdinetan eraginkorrak direla zehaztasunez egiaztatu ahal izateko.

Konpromisoa eta hobetzeko gogoa, bikaintasuna baino urrats bat aurrerago joateko

Ikerketa Garapena Gas security

Fabrikazio aurreratua: Abangoardiako teknologia, bezeroaren itxaropenak gainditzeko

Gure fabrikazio-plantak 4.0 industriaren abangoardiako sistema adimendunekin automatizatuta daude. Hortaz, soluzio optimoak eskaini ditzakegu segurtasun arloan.

Prozesu robotizatu horrek ekoizpena optimizatzen du eta erantzun eraginkorra eta zehatza ematen dio bezero bakoitzaren arazoari, epeak laburtuz eta kalitatea bermatuz.

Fabrka Gas security

Zerbitzu aitzindaria, bezero ororen eskura

Bezero bakoitzarekin dugun konpromisoa soluzio baten salmenta hutsetik askoz harago doa. Modu horretan, bezeroaren itxaropenak gainditzen ditugu, aitzindaria den zerbitzuari esker. Gure bezeroak beren sektorearen abangoardian kokatzen laguntzeko euskarri aurreratua.

Hori lortzeko, bezeroaren esku jartzen dugu gure ezaguera eta gaitasun teknologiko guztia, kostuak murriztu eta kalitatea areagotzeko xedearekin.

Ikusizko artifiziala talde magnetikoak

E-KANBAN: Hornikuntza-sistema adimendun esklusiboa

Orklin E-KANBAN izeneko logistika-sistema adimenduna garatu dugu. Haren bitartez, bezero bakoitzari zerbitzu aurreratua eskaintzen diogu, Big Data eta teknologia aurreratuko teknikak baliatuta, bere premiak aurreikusiz.

E-KANBAN sistemak stocka ekoizpen-beharretara egokitzen du denbora errealean eta kostuak murrizten ditu, berhornikuntza prozesu osoa eraginkorragoa bihurtuz.

E-KANBAN sistemari esker, teknologia aurreratua bezeroaren instalazioetara eramaten dugu. Euskarri aitzindari horrek, bezeroa bere sektorearen abangoardian kokatzen du, bere itxaropenak gaindituz

Tratu hurbila, pertsonala eta tokikoa

Orklin 1000 langile baino gehiagok egiten dugu lan. Era berean, ekoizpen-plantak ditugu Europa, Txina eta Brasilen eta delegazioak 5 kontinenteetan.

Nazioarteko izaera hori baliatuta, merkatu guztietan presentzia dugu eta bezero bakoitzaren premiak ezagutzen ditugu lehen eskutik. Bezeroa dagoen tokian, han dago Orkli, tratu hurbila eta lokala eskainiz.

Nazioarteko presentzia

Berezko I+G laborategiak, segurtasunaren arloan bezeroaren itxaropenak hobetzen dituzten soluzio pertsonalak aztertu, garatu eta frogatzeko