Betetze-sistemak
Betetze-sistemetarako berrikuntza eta teknologia aurreratua
Berokuntzarako hidraulikan liderrak gara eta betetze-funtzioak ezagutzen ditugu; horri esker, galdararen betetze-funtzioa sinplifikatu ahal izateko funtzio ezberdinak integratzen dituen soluzio berritzaile bat garatu dugu Orklin.
100% segurua
Atmosferara aireztatzeagatik deskonexio hidraulikoa sortzen duen sistema berritzailea eta sinplea da, eta erabiltzaileak ez du manipulatu beharrik. Haren segurtasun-sistema aurreratuaren bidez, berokuntza-zirkuitutik sanitariora atzera ezina da.
Homologazio guztiak
Betetze-sistemaren berezko homologazioez gain (hala nola, WRAS, NF eta Belgaqua), ur sanitarioarekin kontaktua duen osagai eta material bakoitza Europako homologazio nagusien arabera egiaztatuta dago: WRAS / ACS / KTW-UBA /DVGW-W270.
Sinpletasuna eta segurtasuna
Eskuragarri eskuzko bertsioetan, palankari modu sinplean eraginez, zein automatikoetan. Horrenbestez, eragiketa bakar baten bitartez galdararen gehiegizko presioa saihestu eta segurtasuna bermatu egiten da.
% 60eko aurrezpena bezero-arretan
Produktu honek betetze-prozesuak sinplifikatu, konponketa-kostuak txikitu eta bezero-arreta murriztu egiten du % 60 baino gehiago.
Estandarizazioa
bere diseinuari eta ezaugarriei esker, hainbat herrialdetan erabiltzeko egokia da betetze-sistema hau, herrialde bakoitzak eskatzen dituen arau eta homologazio guztiak betetzen dituelako.
Teknologia propioan oinarrituta, Orklik betetze sistema gamarik zabalena garatu du. Guztietan betetze funtzioa erabat sinplea da, azken erabiltzailearentaz erabilerraza egiteko. Orkliren betetze sistemak malguak izan litezte bezeroaren beharretara egokituak edo estandarrak galdararen grifoen konexioetan txertatzeko.
Filling for maples • Automatikoa
Filling for hydroblocks • Automatikoa
Filling for maples • Eskuzkoa
Filling for hydroblocks • Eskuzkoa
Abantailak
Orkliren betetze sistemak abantaila nabarmenak dituzte galdaren fabrikatzailearentzat, instaladorearentzat edo azken erabiltzailearentzat. Intenbide erraza izateaz gain, azken erabiltzailean betetze funtzioa modu intuitiboan egiteko aukera emateaz gain, beste abantaila hauek dituzte
Konpaktua eta moldakorra
Instalazio azkarra eta erraza
CAb gailua: likidoaren itzulera automatikoaren prebentzioa (back flow prevention)