Nazioarteko bokazioa
Eragiketetan bikaintasuna eta euskarri aurreratua mundo osoan
Orklik fabrikazio-instalazioak ditu Asian, Europan eta Ameriketan, eta errekuntza-laborategiak Asian eta Europan. Orklik delegazio komertzialak ditu kontinente guztietan, eta, beraz, bezeroei tokiko euskarria ematen die, behar duten garaian eta tokian.
Sektoreko markarik garrantzitsuenak gugan fio dira, 4 arrazoi hauengatik:
Berritzeko gaitasuna
Fabrikazio aurreratuko abangoardiako teknologia
Zerbitzu bikaina eta hurbila
Soluzio irmoak, pertsonalizatuak eta seguruak
Teknologia aurreratua eta hurbiltasuna, liderra den zerbitzurako
Soluzio berritzaileak garatzeko ahalmenak nazioartean ospea ematen digu. Aparteko zerbitzu aitzindaria eskaintzen dugu, teknologia aurreratua eta bezero bakoitzarekiko hurbiltasuna biltzen dituena.
Merkatu bakoitza ondo ezagutzen dugu. Izan ere, ekoizpen-instalazioak ditugu Europan, Txinan eta Brasilen eta delegazioak mundu osoan zehar. Modu horretan, zerbitzu lokal pertsonalizatua eskain dezakegu. Gure bezeroengandik hurbil.
Giza harremana eta pertsonala teknologia aurreratuarekin konbinatuta. Orklik garatutako E-KANBAN sistemari esker, gure bezeroen hornidura-katea optimizatzen dugu, bezeroaren inbertsioaren beharrik gabe. Logistika zerbitzu adimenduna, sektorearen abangoardian kokatzeko.
Nazioarteko erreferentea hidraulikan
Bezeroarekiko konpromisoa da gure hobetzeko grinaren motorra. Gure soluzioak ikertzen, garatzen eta probatzen ditugu, etorkizunari aurrea hartzeko. Prozesu zeharo zorrotza da hori, zehaztasun handiz burutzen duguna eta munduan erreferente bihurtu gaituena.
Partnerren, Unibertsitateen eta Teknologia-zentroen ondoan, berritzen jarraitzeko
I&G Ikerketa zentroekin eta laborategiekin elkarlanean aritzen gara goi mailako irtenbide eraginkorrak lortzeko gure bezeroen eskakizunak betetzeko (Fraunhofer Institue, University Bayreuth, IK4 Research Center, Cetiat…)
Gure helburua da eskaintzen dugun soluzio bakoitzean bikaintasuna lortzea eta gure bezeroei liderrak bilakatzeko eta euren enpresak sektorearen abangoardian kokatzeko zerbitzu liderra ematea