Lege-oharra
www.orkli.com webgunean nabigatzeko baldintza orokorrak
Titularraren identifikazio-datuak
Uztailaren 11ko 34/2002 Legeak, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoak, 10. artikuluan ezarritakoari jarraiki, ohartarazten da honako hau dela Plataforma Korporatiboaren titularra:
- ORKLI S. COOP
- Helbidea:: Zaldibia errepidea, z/n 20240 Ordizia (Gipuzkoa)
- IFK: ES-F20076758
- Erregistro-datuak: Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta 109/86 zenbakiarekin.
- Telefonoa: (34) 943 08 87 00
- Faxa: (34) 943 80 51 85
- Helbide elektronikoa: home@orkli.es
Dokumentu honek ORKLI S. COOP.en (aurrerantzean, ORKLI) jabetzako WEBGUNE atari honen Erabilera-baldintza Orokorrak ezartzen ditu.
WEBGUNEAN sartzen denak edota ataria erabiltzen duenak ERABILTZAILE izaera hartuko du. WEBGUNEAN sartu ahal izateko, ERABILTZAILEEK aurretik klausula multzo honetan agertzen diren baldintzak, ezaugarriak, jakinarazpenak, ohartarazpenak eta gainerako lege-oharrak irakurri eta nahitaez onartu beharko dituzte.
Egon litezkeen beste WEBGUNE batzuetarako konexioak eta ERABILTZAILEAK konexio horiei eman liezaiekeen erabilera, Erabilera-baldintza Orokor hauen eta aipatutako WEBGUNEEK eskatzen dituzten baldintza espezifiko posibleen mende daude.
Baimendutakoa ez den bestelako edozein erabilera berariaz debekatuta dago.
Zerbitzu-emailearen eskubideak eta betebeharrak
ORKLIK, zerbitzuaren hornitzaile den aldetik, WEBGUNE honetan eskainitako zerbitzuak emango ditu eta modu eraginkorrean bermatuko du ERABILTZAILEAREKIN izan daitezkeen komunikazioen konfidentzialtasuna. Era berean, egin litezkeen erreklamazioei erantzungo die.
Erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak
Erabilera-baldintzak
Une oro, WEBGUNE honen bidez emandako zerbitzuen erabilera zuzena egin beharko du ERABILTZAILEAK, eta ezingo du egin zilegi ez den jarduerarik edo indarrean den legeriaren aurkakorik.
Plataformako erabilera-arauak onartuta, ERABILTZAILEAK espresuki adierazten du Lege-ohar honetan jasotako baldintzak irakurri, ulertu eta argi eta garbi onartu dituela. Horren arabera, ORKLIREN aurrean konpromiso hauek hartuko ditu bere gain:
- Isilpean mantentzea sartzeko pasahitza eta berehala ematea informazioa ORKLIRI erabiltzailearen kodea eta/edo sartzeko pasahitza hirugarren batzuek modu okerrean ezagutu, erabili, lapurtu edo galduz gero, hura baliogabetu dezaten.
- Plataformak eskuragarri jartzen dituen baliabideak onuste-printzipioen arabera eta une oro indarrean dagoen legeria beteta erabiltzea.
- Erabiltzaileak bere gain hartuko du Plataformak eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak behar bezala erabiltzeko eta helburu bidegabeekin, kaltegarriekin eta fede onaren eta/edo ordena publikoaren aurkakoekin, edo ORKLIREN edo beste hirugarren baten zerbitzua edo irudia kaltetu edo eralda dezakeen beste edozein eratan ez erabiltzeko konpromisoa.
- Plataforma Korporatiboan sartzen den informazio guztia egiazkoa, zehatza, osoa eta egokia dela egiaztatzea. Erabiltzaileak bere gain hartu beharko du erantzukizun esklusiboa ORKLIREN eta hirugarren batzuen aurrean Plataformara gehitutako edozein informazio edo komunikazioren inguruan.
- Plataformak eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak eta erabilitako nabigazio-sistema ez eraldatzea edo aldatzea edozein baliabide erabilita erabiltzaileek erabiltzeko espresuki bideratuta ez daudenean. Horrekin lotuta, zerbitzuaren funtzionamendu egokian eragina izan dezakeen edozein gorabeheraren berri ORKLIRI emateko betebeharra hartuko du bere gain.
- Ez haustea hirugarren batzuen eskubiderik.
- Ez sortzea kalterik Plataforma Korporatiboko hornitzaileen edo hirugarren batzuen sistema fisiko eta logikoetan, eta ez sartzea edo zabaltzea sarean birus informatikorik edo lehen aipatutako kalteak eragiteko gai diren beste edozein sistema fisiko edo logiko.
- ORKLIREN edo hirugarren batzuen aurrean erantzukizuna bere gain hartzea Plataforma behar bezala ez erabiltzeagatik edo Plataformara gezurrezko datuak, zehatzak ez direnak, osatugabeak edo eguneratu gabeak sartzeagatik sor daitezkeen kalte eta galeren aurrean.
- Edukiak aldatu edo kalteren bat eragin dezakeen jarduerarik ez egitea ORKLIK bere esku jartzen dituen zerbitzuen bitartez.
- Ez oztopatzea WEBGUNEAREN funtzionamendu ona.
- Ez sortzea inolako arazo teknikorik.
- Ez transferitzea birus informatikoak izan ditzakeen elementurik edo WEBGUNE hau guztiz edo zati batez kaltetu, oztopatu edo eten dezakeenik.
- Beste erabiltzaileen posta elektronikoa ez kontrolatzea edo aldatzea.
ERABILTZAILEAK baimena du espresuki WEBGUNE honetan jasotako informazio guztia bistaratzeko, baita bere sistema informatikoetan haren erreprodukzio pribatuak egiteko ere, baldin eta eduki horiek bere erabilerarako soilik badira eta hirugarrenei lagatzen ez badizkie.
Plataforma korporatiboaren erabilera
Plataforma honek Interneteko sarbidea eskaintzen du ORKLIREN edo haren lizentzia-emaileen informazio, zerbitzu, programa edo datu ugaritara (aurrerantzean, "edukiak").
Plataforma Korporatibo hau (aurrerantzean, Plataforma) erabiltzeko, ORKLIK sartzeko pasahitza pertsonala eta esklusiboa emango dio erabiltzaile bakoitzari eta, hari esker, Sare honek eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuetara sartu ahal izango da arau hauek xedatutako moduan.
Erabiltzaile bati esleitutako pasahitzarekin Plataformako eduki eta zerbitzuak erabiltzea eta/edo bertako mugatutako eremuetara sartzea, edozein modutan, erabiltzaile horrek egin dituela ulertuko da.
Estekak edo loturak
ORKLIREN aurretiazko eta esanbidezko baimen gabe ezin izango da beste edozein WEBGUNEETATIK Atarirako inolako estekarik ezarri.
WEBGUNE honek ORKLIK kudeatzen ez dituen beste atari edo WEBGUNE batzuetarako esteka edo loturarik edukiko balu, sozietate honek adierazten du ez duela aipatutako atari edo WEBGUNE horien gaineko inolako kontrolik, eta ez dela haietako edukiaren erantzule. WEBGUNE honek izan litzakeen estekak soilik eskainiko dira informazioa jasotzeko erreferentzia gisan, haietan eskaintzen diren eduki, jabe, zerbitzu edo produktuei buruzko inolako baloraziorik egin gabe.
Edonola ere, ORKLIK ez du bere gain hartuko hirugarren horiek eskainitako zerbitzuei dagokien edozein erreklamazio edo eskaera.
Plataformak Interneteko beste gune batzuetara joateko estekak edo hiperestekak izango balitu, ORKLIK ezingo du gune eta eduki horien inguruko kontrolik egin.
Horrez gain, kanpoko konexio horiek gehitzeak ez du bere gain ekarriko lotura duten erakunde horiekiko inolako elkarte, fusio edo partaidetza motarik.