Pribatutasun-gidalerroak

Pribatutasun-gidalerroak. Datu pertsonalen babesa

Webgunearen bidez eskatutako datu guztiak nahitaezkoak dira, ERABILTZAILEARI zerbitzu onena emateko beharrezkoak dira eta. Datu guztiak eman ezean, ORKLIK ez du bermatzen informazioa eta zerbitzuak erabiltzailearen beharretara erabat egokituta egongo direnik.

Datu pertsonalen babesa

Jakinarazten dizugu ORKLIK jasotako datu pertsonal guztiak ORKLIREN jarduerarekin zerikusia duen sozietate honen titulartasuneko fitxategi batean sartuko direla, helburu hauekin:

  • Bezeroak mantentzeko eta altan emateko prozesuak kudeatzea.
  • Fakturak egitea eta kobratzea eta zerga-eskakizunak betetzea.
  • ORKLIREN jarduerarekin zerikusia duten beste xede batzuk.
  • Plataformak eskaintzen dituen tresnak eta enpresa bera behar bezala kudeatzea.
  • Merkataritza-komunikazioak helaraztea posta elektronikoz, faxez, SMS edo MMS bidez, gizarte-komunitateetatik edota bestelako edozer bitarteko elektroniko edo fisikotatik, dela egun existitzen direnak, dela etorkizunean garatuko direnak, merkataritza-komunikazioak egiteko baliatzen direnak. Komunikazio horiek ORKLIREN produktuekin eta zerbitzuekin lotutakoak izango dira, baita bere lankide edo partnerrenak ere, baldin eta sustapen-akordioren bat sinatua badaukate. Kasu horretan, hirugarrenek ez dute inoiz ere datu pertsonalak eskuratzeko modurik izango. Dena den, ORKLIK burutuko ditu merkataritza-komunikazioak eta komunikazio horiek ORKLIREN produktuekin eta zerbitzuekin lotutakoak izango dira.
  • Enkarguak, eskabideak edota ERABILTZAILEAK egindako bestelako eskabideak izapidetzea, ORKLIREN webgunean ERABILTZAILEAREN esku ipintzen diren edozer harreman-bidetatik eginak.
  • Webguneko albiste-buletina helaraztea.

Datu horiek beharrezkoak dira zerbitzu, produktu eta soluzio egokiak eskaini ahal izateko.

Ildo horretan, ORKLIK bere WEBGUNEAREN bidez bildutako informazioa konfidentzialtasun osoz tratatuko da, betiere 1999ko abenduaren 13ko Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan (aurrerantzean, DBLO) xedatutakoari jarraituz.

Halaber, jakinaren gainean geratzen zara eta onartu egiten duzu zure datuak ORKLIREN partaidetzapeko enpresetara komunika daitezkeela, lehenago adierazitako zerbitzuak ematen jarraitzeko xede bakarrarekin.

Eskubidea duzu edozein unetan zure datu pertsonalak atzitzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko edo haien aurka egiteko, helbide honetan idatziz eskatuta: ORKLI S. COOP., Zaldibia errepidea, z/g 20240 Ordizia (Gipuzkoa).

Segurtasuna datuen tratamenduan, tratamendu informatikoan eta zaintzan

ORKLIK badu datu pertsonalak babesteko segurtasun-maila, abenduaren 13ko izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean, DBLO) garatzeko Araubidea onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuarekin bat datorrena. Horrez gain, eskura dituen baliabide tekniko guztiak ezarri ditu ERABILTZAILEAK ematen dituen datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta haien galera, erabilera desegokia, lapurreta eta baimendu gabeko sarbidea saihesteko.

Atzitzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak

ORKLI bere WEBGUNEAREN atal ezberdinetan biltzen diren datu guztien erantzulea da. Nahi baduzu, edozein unetan erabil ditzakezu DBLOan aurreikusitako datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak, helbide honetan idatziz eskatuta: ORKLI S. COOP., Zaldibia bidea bidea z/g 20240 Ordizia (Gipuzkoa).

Jabetza industriala eta intelektuala

ORKLIK ditu WEBGUNE honen jabetza intelektualaren eskubideak eta bertan dauden elementuen jabea da, beste titular bati dagozkiola adierazten ez bada behintzat. Horregatik, haien titularrei soilik dagozkie erreproduzitzeko, banatzeko, komunikatzeko eta eraldatzeko eskubideak.

WEBGUNE honen diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, ORKLIREN zeinu bereizgarriak edo logotipoak, frameak, bannerrak, softwarea eta bere iturri eta objektu kodeak, bai eta diseinu grafikoak, testuak eta WEBGUNEAK eta ORKLIREN Plataforma Korporatiboak barne hartzen dituen informazioa eta edukiak ere azken horren jabetzakoak dira, eta hark bakarrik ditu haiek ustiatzeko legezko eskubideak.

WEBGUNE honetara sartzen den ERABILTZAILEAK ezin ditu lehenago aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga edo saldu, ez eta jasotako informaziotik eratorritako produktu edo zerbitzu berriak sortu ere.

Soilik baimentzen da erabilpen pertsonalerako eta ez komertzialerako bistaratzea eta kargatzea, baina hori ez da hirugarren pertsona edo erakundeetara zabaltzen.

Erabat debekatuta dago ERABILTZAILEAK WEBGUNE hau aldatzea edukian eragina izan dezakeenean, hala nola esteketan (edo linketan) eta antzekoetan.

ORKLIK zaindu egingo du WEBGUNE honetako edukiak pornografikoak, xenofoboak, bereizkeriari lotuak, arrazistak, difamatzaileak eta bortizkeria sustatzaileak izan ez daitezen.

Edukien edozein erreprodukzio, banaketa, komunikazio eta eraldaketa, titularrek espresuki baimendu ez dutena, legeak babestutako jabetza industrialaren eta/edo intelektualaren eskubideen urraketa bat da.

ORKLIK dagozkion egintza administratibo, zibil edo penal guztiak erabil ditzake ERABILTZAILEAK eskubide horiek urratzen baditu.

Webgunearen eta bere zerbitzuen funtzionamenduaren inguruko bermerik eta erantzukizunik eza

Bai plataforman sartzearen eta bai bertan bildutako informazioa, edukia eta zerbitzuak erabiltzearen erantzukizuna erabiltzailearena soilik izango da.

ORKLI ez dago derrigortuta Plataformara hornitutako informazioa egiazkoa eta zehatza dela egiaztatzera. Hori dela eta, ez du bere gain hartuko Plataformako erabiltzaileek behar ez bezala erabiltzetik erator daitekeen edozein ondorio, kalte edo galeraren inguruko erantzukizunik.

ORKLIK ez du inola ere bere gain hartuko erantzukizunik sistemako matxurek, interferentziek edo deskonexioek eta, oro har, zerbitzuaren funtzionamendu okerrak eragindako akatsek, etenaldiek edo kalteek komunikazioetan eragin dezakeen edozein eratako ondorioen inguruan.

Sarbidea

Bai WEBGUNEAN sartzearen eta bai bertan bildutako informazioa, edukia eta zerbitzuak erabiltzearen erantzukizuna ERABILTZAILEARENA soilik izango da. Beraz, ORKLIK ez du bere gain hartuko sarbide horren edo informazio-erabileraren ondorioz sor daitekeen edozein ondorio, kalte edo galera. Salbuespenak izango dira haren jarduera garatzean jarraitu behar dituen legezko xedapenen ondorioz sor daitezkeen jarduketa guztiak.

Webgunearen funtzionamendua

ORKLIK ez du bermatzen WEBGUNE honen funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraitutasuna, ezta haren zerbitzuena ere.

Horrela, WEBGUNEAREN eta haren zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasun eta jarraitutasun faltagatik sor daitekeen edozein izaeratako kalte-galerengatik sor daitekeen edozein erantzukizun baztertuko da.

Hala eta guztiz ere, ORKLIK ahaleginak egingo ditu WEBGUNE honen eta haren zerbitzuen eskuragarritasun jarraituari eusteko.

Beste batzuk

ORKLIK ez ditu bermatzen honako inguruabar hauen ondoriozko kalte-galerak eta ez da haien erantzulea:

  • Baimenik gabeko hirugarrenek sartzeko inguruabarrez eta ERABILTZAILEEK WEBGUNEAZ eta zerbitzuez egiten duten erabileraz jakin dezaketena.
  • WEBGUNE honen edukietan birusak edo beste elementu batzuk egotea, ERABILTZAILEAREN sistema informatikoan (softwarean eta hardwarean) edo haren sistema informatikoan gordetako dokumentu elektroniko eta fitxategietan aldaketak sor ditzaketenak.
  • WEBGUNEAREN sarbidean eta haren edukian akatsak egotea. Horregatik, ERABILTZAILEAK edozein erantzukizunez salbuesten du ORKLI, WEBGUNEAK sor dezakeen fidagarritasunari, erabilgarritasunari edo itxaropenei dagokienez.

Cookieak

Zerbitzu-emaileak, bere kontura edo neurketa-zerbitzuez arduratzeko kontratatu duen hirugarren baten kontura, cookieak erabili ahal izango ditu ERABILTZAILE bat webgunean nabigatzen ari denean. Cookieak web-zerbitzari baten bidez nabigatzaileari bidaltzen zaizkion fitxategiak dira, eta erabiltzailearen aktibitateak erregistratzea du helburu, hark nabigatzen duen bitartean.

Webguneak erabiltzen dituen cookieak erabiltzaile anonimo bati eta haren ordenagailuari lotuta daude soilik, eta ez dute erabiltzailearen datu pertsonalik ematen.

Cookieak erabiliz, zerbitzariak erabiltzailearen web nabigatzailea hauteman dezake, errazagoa eginez nabigazioa; adibidez, sarbidea errazten diete aurretik erregistratu diren ERABILTZAILEEI, eta haientzat bakarrik diren eremu, zerbitzu, promozio edo lehiaketetara sartzen uzten diete, bisita bakoitzean erregistratu behar izan gabe.  Gainera, erabilera eta trafiko-parametroak neurtzeko ere erabiltzen dira, eta sarrera kopurua eta bilakaera kontrolatzeko.

ERABILTZAILEAK bere nabigatzailea konfigura dezake, cookieak jaso izanaren abisua jaso eta ekipoan instala daitezen galarazteko. Gai honi buruzko informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu nabigatzailearen argibideak eta eskuliburuak.

Webgunea erabiltzeko, ez da beharrezkoa ERABILTZAILEAK webguneak (edo haren izenean diharduen hirugarren batek) bidalitako cookieak instalatzeko baimena ematea. Edonola ere, litekeena da erabiltzaileak saio bat hasi behar izatea aurre-erregistroa edo saio-hasiera eskatzen duen zerbitzu bakoitzean.

Webgune honetan erabiltzen diren cookieak aldi baterako sortzen dira, transmisioa hobetzeko helburu bakarrarekin. Ez dira inolaz ere erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.

Aldaketak

ORKLIK eskubidea du edozein unetan eta aldez aurretik ohartarazi gabe bere Plataforman egokitzat dituen aldaketak egiteko, eta Plataforma Korporatiboaren eduki eta zerbitzuetara sartzeko aukera zein horien aurkezpena edo kokapena amaitu, aldatu, bertan behera utzi edota eten ahal izango ditu.

Baztertzeko eta zerbitzuan baja emateko eskubidea

Edozein unetan eta edozein arrazoirengatik, ORKLIK behin-behinean eten dezake ERABILTZAILE guztiak edo batzuk edukietan sartzea, inolako eperik bete behar izan gabe. Horretarako, nahikoa da komunikazio soil bat egitea, inolako erantzukizunik izan gabe. ORKLIK eskubidea du atariaren eta/edo eskainitako zerbitzuen sarbidea ukatzeko edo kentzeko, aldez aurretik abisatu gabe, bere kabuz edo hirugarren batek eskatuta, erabilera-baldintza orokor hauek betetzen ez dituzten ERABILTZAILEEI.

ERABILTZAILEAK edozein unetan eska dezake Plataformaren zerbitzuan baja ematea. Horretarako, ORKLIREKIN harremanetan jarri behar du 6. baldintzan ezarritako prozedurari jarraituz.

Baja hartutako ERABILTZAILEAK emandako informazioa ORKLIK gordeko du, hark ezezkoa ematen ez badu 6. baldintzan aurreikusitako moduan.

IP helbideak

Webguneko zerbitzariek automatikoki detektatu ahal izango dituzte ERABILTZAILEAK erabilitako IP helbidea eta domeinuaren izena. IP helbide bat ordenagailu bati Interneten sartzen denean automatikoki esleitzen zaion zenbaki bat da. Informazio hori zerbitzariaren jarduera-fitxategi batean erregistratzen da, eta ondoren datuok prozesatu egin daitezke, neurketa estatistikoak egiteko soilik: orri inprimatuen kopurua, web zerbitzuetara eginiko bisita kopurua, bisita hurrenkera, sarbidea, etab.

Segurtasuna

Webguneak industrian oro har onartuta dauden informazio segurtasunerako teknikak erabiltzen ditu (hala nola suebakiak, sarbidea kontrolatzeko prozedurak eta mekanismo kriptografikoak), baimenik ez duen inor datuak atzi ez ditzan. Horretarako, erabiltzaileak onartu egiten du zerbitzu-emaileak datuak lortzea sarbide-kontrolei dagokien autentifikazioa egiteko.

Kontratazio prozesu guztiak edo informazio pertsonal garrantzitsua (osasuna, ideologia...) darabilten prozesuak, komunikazio protokolo seguru baten bidez transmitituko dira (Https://,...), hirugarrenei bide elektronikoz bidalitako informaziorako sarbidea ukatzeko.

Aplikatzeko legeria eta jurisdikzioa

Plataformaren erabilera eta aldeen arteko harremanak Espainiako legeriaren arabera arautuko dira.

Beren arteko harremanen funtsa edo edukiaren ondorioz auzirik gertatuko balitz, aldeak, dagokien edozein foruri uko eginez, ORKLI S. COOP.en egoitza sozialari dagokion Auzitegi eta Epaitegien jurisdikzio eta eskuduntzaren esanetara ipiniko dira.