Erregailuak

Ceramat, zuntz zeramikoko erregailuak, soluzio berdingabeak emateko mila eratan pertsonalizatuak

Erregailuak Ceramat

Ceramat, zuntz zeramikoko erregai pertsonalizagarriak

Ceramat goi errendimenduko zuntz zeramiko eroale bat da, fabrikazio prozeduran babes zeramiko aurreratuenarekin egina. Goi mailako abantailak ematen ditu, egun indarrean dauden erretze sistemak optimizatzeko eta baita soluzio berri eraginkorragoak garatzeko.

Produktuaren eta prozeduraren malgutasunak goi errendimenduko erregailu pertsonalizatu sorta osoa garatzea eta ekoiztea ahalbidetzen du.

 

Estalitako eta soldatutako egitura

1000ºC-tik gora jasan ditzake

% 95eko porositate homogeneoa

Fibra egitura

Ceramat zuntzak

Berrikuntzaren eskutik abantaila ugari, errekuntzan

Ezaugarri tekniko aurreratuenak dituen aparteko material honek errekuntza-sistemak garatzeko soluzio mugagabeak, orain arte eskuraezinak, eskaintzen ditu.

Zuntzen propietate zeramikoak eta errekuntzaren munduan prozesu berritzaile bat uztartzen baditugu, erregailu eroale elektrikoa, auto-eramangarria, iraunkorra eta porositate handikoa lortzen dugu. Milaka abantaila ditu, merkatuko gainontzeko soluzioen aurrean:

Abantilak

Iraunkortasun handia

Ceramat zuntzek 1.000 gradutik gorako tenperaturak jasan ditzakete. Horregatik, Ceramat erregailuen korrosioa ia hautemanezina da produktuaren bizitza baliagarrian zehar eta ez du eraginik aplikazioaren ezaugarrietan.

Materialaren korrosioaren aurkako egonkortasunak erregailuaren bizitza baliagarriaren errendimendu iraunkorra bermatzen du.

Ceramat +2% 50 μm

Ceramat +2% 50 μm

Otros +40% 50 μm

Oinarri metalikoa duten beste batzu +40% 50 μm

Korrosioaren efektua: bizitza saiakuntza azeleratua 100 ordu, 1.100 º C

Modulatze-maila zabala

Ceramaten sugarraren egonkortasunak eta tenperaturari dion erresitentziak 1:40 modulatze maila tartea ahalbidetzen du.  Pizteko eta itzaltzeko ohiko zikloak asko murrizten dira; ondorioz, emisioek eta kontsumoak behera egiten dute. 

 

Modulation range 1:40

 

Zarata indargetzea

Zuntzaren egitura eta porositatea sugarraren ereduen pertsonalizazioarekin konbinaturik goi eta behe maiztasun soinuen arazoak era errazean konpontzen ditu

Amortiguación del ruido

Gas mota ezberdinetara egokitzen hoberena

Zeramikoen ezaugarrik guztiak dituen aparteko materiala, baina era berean oso eroaletasun eraginkorrarekin.

Erregailutik erregailura errepikatasun osokoa

Porositate altuak eta egokitze malgutasunak Ceramatekin egindako erregailuak hasieratik bukaerara portaera berdina izatea eragiten dute.

Montaketa errazakoak

Autosontengarria izateko duen ezaugarria montaketan erraztasun osokoa dela esan nahi du.

Modulazio

Sistemaren modulazioa urrats bat haratago eramaten du, baita gasari egokitzen zaizkion soluzioetan.

Sugarraren egonkortasuna

Lan baldinta guztietan eta baita gas mota gutiekin, hidrogenoa barne, errekuntza egonkorra eskaintzen du

Mugagabeko malgutasuna

Erregailuaren zulatze ereduaren malgutsunak erregailuaren azalera pertsonalizatzeko aukera eskaintzen du aplikazio bakoitak emaitza hoberenak lortzeko.

Agujereados flexible

Emisio txikiak

Errekuntza-gainazalak moldaerrazak dira, eta horrek erregailuak optimizatzea ahalbidetzen du CO eta NOx balio oso baxuak lortzeko. Horrela, beren errendimendua areagotu eta ingurumen-inpaktua murrizten dute.

Bajas emisiones

Oso konpaktua eta arina

Bere porositate altua baliatuta, 40 kW / dm2-rainoko karga espezifikoak jasan ditzake, errekuntza-sistema txikiak eta konpaktuak diseinatu ahal izatea ahalbidetuz.

Cargas específicas

Isolamendu termikoa

1.000ºC-tik gorako gainazaleko tenperaturak, beheko geruzetara igortzen ez direnak, flashback arriskua minimizatuz eta junturen bizitza areagotuz erregailuaren gorputzeko tenperatura murriztean.  

Gráfico resistencia altas temperaturas

Geometria eta aplikazio mota guztietarako erregailuak

Orkliren Ceraman erregailuak merkatuko trukagailu mota guztietara egokitzeko diseinatuta daude, pertsonalizazio eta produktu maila mugagabea eskainiz.

Alucond Bero-trukagailua

Alucond Bero-trukagailua

Bero-trukagailu borobilak

Bero-trukagailu borobilak

Prisma erako Bero-trukagailuak

Prisma erako Bero-trukagailuak

Errekuntzaren berrikuntza eta garapena gure bezeroen eskura

Ceramat tenologiak eskaintzen duen malgutasunak, Orkli Industrialak taldearen sotenguarekin eta mundo osoan ditugun punta-puntako errekuntza laborategietan oinarrituta aplikazio bakoitzaren errekunta sistemaren eraginkortasuna eta errendimendu optimoa ahalbidetzen digu.

laborategia
Ceramat, errekuntza-sistemak goitik behera aldatu dituen merkatuko produkturik berritzaileena