Errekuntza-sistemak
Errekuntza-sistema optimizatuak eta probatuak
Funtzionamendu egokia bermatu, soluzioa hobetu eta gure bezeroen garapena zein time to market-a txikiagotzeko helburuz, erregailua eta trukagailua barne hatzen dituzten errekuntza-sistemen sorta bat garatu dugu.
Gure I+G+b laborategietan sistema integratuak diseinatzen, muntatzen eta probatzen ditugu. Modu horretan, gure soluzioak berritzen ditugu eta erabat eraginkorrak diren sistema sendoak merkaturatzen ditugu.
Sistema berritzaile hauek abantaila mordoa eskaintzen dute:
Iraunkortasun handia
Modulatze-maila zabala
Zaratak ezabatzea
Ionizazio-seinale egonkorra, potentzia baxuetarako ere bai
Sugarraren iraunkortasuna
Estandarizazioa
Emisio txikiak
Tenperatura altuekiko erresistentzia
Oso konpaktua eta arina
Altzairu herdoilgaitzezko kondentsazio-sistema zirkularrak
Altzairu herdoilgaitzezko soluzioak behar dituzten merkatuetarako dimentsio estandarren aplikazioetara eta baldintzarik zorrotzenetara ezin hobeto egokitzen den sistema zirkular sorta bat garatu dugu. Sistema horiek aurretiaz probatuta daude.
Aluminiozko kondentsazio-sistema laukizuzenak
Zenbaitetan, tamaina garrantzitsua da eta dimentsio txikiko soluzioak eman behar dira. Horretarako, merkatuko aplikaziorik konpaktuenak diseinatzeko aluminiozko sistemen sorta bat dugu.
Upgrade solutions
Gasari egokitzen zaizkion sistema integratuak
Errekuntza bere funtzionamendu-maila osoan optimoa izan dadin, errekuntza-motorrek aurretiaz garatutako eta probatutako sistemak eduki ditzakete, gasera moldagarriak, egokitze-denbora minimoarekin soluzio irmoak emateko.
Erregailuaren ionizazio-seinalearen bitartez, aplikazioaren funtzionamendu-maila osoan gasaren eta airearen arteko lotura optimoa automatikoki erregulatzen da.
Errekuntzaren abangoardian gaude; izan ere, gure bezeroei soluzio irmoagoak ematen dizkiegu, gero eta osatuagoak, garapen-lanak errazte aldera.