Nazioarteko bokazioa
Eragiketetan bikaintasuna (operational excelence) eta euskarri aurreratua dira nazioartean ospea eman diguten gakoak
Orklik fabrikazio-instalazioak ditu Asian, Europan eta Ameriketan, eta errekuntza-laborategiak Asian eta Europan. Orklik delegazio komertzialak ditu kontinente guztietan, eta, beraz, bezeroei tokiko euskarria ematen die, behar duten garaian eta tokian.
Sektoreko markarik garrantzitsuenak gugan fio dira, 4 arrazoi hauengatik:
- Berritzeko gaitasuna
- Fabrikazio aurreratuko abangoardiako teknologia
- Zerbitzu eta euskarri bikainak eta hurbilak
- Soluzio irmoak, pertsonalizatuak eta seguruak
Teknologia aurreratua eta hurbiltasuna, liderra den zerbitzurako
Soluzio berritzaileak garatzeko ahalmenak nazioartean ospea ematen digu. Aparteko zerbitzu aitzindaria eskaintzen dugu, teknologia aurreratua eta bezero bakoitzarekiko hurbiltasuna biltzen dituena.
Merkatu bakoitza ondo ezagutzen dugu. Izan ere, ekoizpen-instalazioak ditugu Europan, Txinan eta Brasilen eta delegazioak mundu osoan zehar. Modu horretan, zerbitzu lokal pertsonalizatua eskain dezakegu. Gure bezeroengandik hurbil gaude.
Giza harremana eta pertsonala teknologia aurreratuarekin konbinatuta. Orklik garatutako E-KANBAN sistemari esker, gure bezeroen hornidura-katea optimizatzen dugu, bezeroaren inbertsioaren beharrik gabe. Logistika zerbitzu adimenduna, sektorearen abangoardian kokatzeko.
Munduko erreferentea errekuntzan
Bezeroarekiko konpromisoa da gure hobetzeko grinaren motorra. Gure soluzioak ikertzen, garatzen eta probatzen ditugu, etorkizunari aurrea hartzeko. Prozesu zeharo zorrotza da hori, zehaztasun handiz burutzen duguna eta munduan erreferente bihurtu gaituena.
Gure helburua da eskaintzen dugun soluzio bakoitzean bikaintasuna lortzea eta gure bezeroei sektorearen abangoardian kokatzen laguntzeko zerbitzu liderra ematea
Partnerren, Unibertsitateen eta Teknologia-zentroen ondoan, berritzen jarraitzeko
I&G Ikerketa zentroekin eta laborategiekin elkarlanean aritzen gara goi mailako soluzio eraginkorrak lortzeko gure bezeroen eskakizunak betetzeko (Instituto Fraunhofer, Universidad Bayreuth, Centro de Investigación IK4, Cetiat....).