Zerbitzuak

Prozesu osoan bezeroaren beharretara egokitzen gara

Zerbitzuak

Teknologia aurreratua zerbitzu aitzindaria eskaintzeko

Orklin liderrak gara, produktua baino askoz ere gehiago eskaintzen dugulako. Bezeroa gurekin harremanetan jartzen denetik berarekin egoten gara, produktua merkaturatuz geroztik ere bai. Gure errekuntza-zentroetako batetik euskarria ematen diogu langile espezializatuekin, eta soluzio logistiko berritzaileak ezartzen ditugu hornidurak bermatzeko eta stockak optimizatzeko.

I+G+b errekuntza-laborategiak bikaintasunerako

Orklik I+G+b errekuntza-laborategi aitzindariak ditu Txinan eta Europan, eta horietan talde espezializatuek etorkizunera hurbiltzen gaituzten soluzio berritzaileak garatzen dituzte.

Lan horretan, bezeroa da lehentasuna. Horrenbestez, berarekin dugun konpromisoa eta gure hobetzeko gogoak baliatuta, bezero bakoitza bere lehiakideen aurretik kokatzeko soluzioa fabrikatzeko gai gara.

Garatzen ditugun produktuak errealitatea simulatzen duten agertokietan frogatzen ditugu, egoera ezberdinetan eraginkorrak direla zehaztasunez egiaztatu ahal izateko.

Aplikazio bakoitzaren soluzio optimorako euskarri pertsonalizatuan

Zerbitzuak

Fabrikazio aurreratua: Abangoardiako teknologia, bezeroaren itxaropenak gainditzeko

Gure fabrikazio-instalazioak 4.0 industriaren abangoardiako sistema adimendunekin automatizatuta daude. Hortaz, soluzio optimoak eskaini ditzakegu segurtasun arloan.

Prozesu robotizatu horrek ekoizpena optimizatzen du eta erantzun eraginkorra eta zehatza ematen dio bezero bakoitzaren arazoari, epeak laburtuz eta kalitatea bermatuz.

Merkatua ezagutzen dugu eta badakigu bezeroak zer malgutasun behar duen. Horregatik, gure instalazioak bezeroak eskatuta malgutasun hori emateko diseinatuta daude.

Zerbitzuak

E-KANBAN: logistika-sistema adimenduna eta esklusiboa

Orklin E-KANBAN izeneko logistika-sistema adimenduna garatu dugu. Haren bitartez, bezero bakoitzari zerbitzu aurreratua eskaintzen diogu, Big Data eta teknologia aurreratuko teknikak baliatuta, haren premiak aurreikusiz.

E-KANBAN sistemak stocka ekoizpen-beharretara egokitzen du denbora errealean eta kostuak murrizten ditu, berhornikuntza prozesu osoa eraginkorragoa bihurtuz.

E-Kanban sistemari esker, gure bezeroen hornidura-katea optimizatzen dugu eta entrega zihurtatzen eta stocka minimizatzen ditugu

Tratu hurbila, pertsonala eta tokikoa

Orklin 1000 langile baino gehiagok egiten dugu lan. Ekoizpen-instalazioak ditugu Europan, Txinan eta Brasilen eta delegazioak 5 kontinenteetan.  

Nazioarteko izaera hori baliatuta, merkatu guztietan presentzia dugu eta bezero bakoitzaren premiak ezagutzen ditugu lehen eskutik. Bezeroa dagoen tokian, han dago Orkli, tratu hurbila eta tokikoa eskainiz.

Zerbitzuak
I+G laborategiak Europan nahiz Asian, bezeroaren itxaropenak hobetzeko helburuarekin errekuntzako soluzio pertsonalizatuak ikertu, probatu eta garatzeko